Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 Urtarrilaren 14an sinatu du Ikastolak Beasaingo Udalarekin hitzarmena eta aurrerantzean orain arte Gurutze Gorriak erabiltzen zituen lokalak eskura izango ditu.

Beasaingo Ikastola hazten ari da eta momentu honetan 250 ikasle ditu matrikulatuta. Bere hazkundea medio, 2013-14 ikasturte hasierarako aurreikusten zuen lokal hauek obratzea, baina ikasturtea hasita dagoenez oraingoz txukunketa sakon bat emanda sartuko da bertara , eta opor-garai bat profitatuz antolatuko ditu erabat hurrengo ikasturteetarako erabilerak.

Balio Anitzeko gelaz gain, aniztasunari erantzuteko osagarriak diren espazioaz baliatuko da. 400 metro hauetan.

Udal Gobernuak (Bildu eta Aralar) eta PSE-k bultzatu dute akordioa.

Aldi berean Beasaingo Ikastolak jangela inguruan erabiltzen dituen ERAGINEZeko lehen solairuko hainbat gela ere udalaren esku geratuko dira bost urtez.

Informazio gehiago :

FaLang translation system by Faboba