Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 
  bi eraitz 249 
   
ERAITZ SAEZ DE EGILAZ RAMOS
10 urte, Beasain.
F mailan 3. saria
ikasten Beasaingo Andramendi Ikastolan .
• Lehiaketa honetan parte hartzen dudan bigarren urtea
da eta ikaragarri poztu naiz hirugarren sari honekin .
• Nire zaletasunak, trikitixa jotzea, dantza egitea eta
lagunekin ibiltzea dira. Eta, nola ez?, Beasaingo jaietan parranda egitea.

 

Basoan zehar

Kaixo! Ni Maialen naiz eta goxo-goxo nago nire etxean asteazkena bada ere. Zuek denok galdetuko duzue zer egiten dudan etxean ikastolara joan gabe asteazkena izanik. Kontua astelehenean hasi zen. Badakizue, gehientsuenok has erre egoten gara astelehenetan ikastolara joan behar dugulako eta gure gelako Andoni ere has erre bizian egoten da astelehenetan.

Arratsaldeko 4:30ean iritsi zen ikastolatik al de egiteko ordua. Denok ogitartekoa hartu eta parkera joan ginen futbolean jokatzera. Futbolean hasi ginenean, Andoni atezain jartzea erabaki genuen. Beste taldekoek gola sartu ziguten eta Andoni has erre bizian jarri zen:

- Nazkatuta nago, beti sartzen digute gola!

Bere indar guztiarekin baloia jo eta basara bota zuen.

- Baina, Andoni, erotuta al zaude? Orain Nereak eta biok basora joan beharko dugu baloi-bila.

- Barkatu nahi gabe izan da, baloia ez nuen basara bota nahi -erantzun zidan.

Eta Nereak eta biok basorako bidea hartu genuen baloiaren bila. Ordu laurden geroago:

- Maialen, badaramagu ordu laurden bat eta hemen ez daga baloirik.

- Lasai, neska, baloia bilatu eta parkera joango gara -erantzun zidan Nereak.

Handik ordubetera-edo, iluntzen hasi zuen eta nik, beldurtuta, esan nion Nereari:

- Nerea, ez dio axola baloia aurkitzen ez badugu ere, ni beldurtuta nago.

Nereak baietz esan zidan, arrazoi nuela eta biok korrika abiatu ginen ustez, parkea zegoen aldera baina..., berdin zion, toki batetik bestera mugitzen ginen baina..., parkearen arrastorik ez! Bat-batean, ahots polit batek honela esan zigun:

- Kaixo, nik Hostotxo dut izena eta zuek?

Nereak eta biok toki guztietara begiratu genuen harrituta baina han ez zegoen inor. Segituan zuhaitz batek besoan ukitu ninduen. Bai arraroa, ibiltzen eta hitz egiten zekien zuhaitz bat! Biok harrituta gelditu ginen eta Hostotxoren ama ere hitz egiten hasi zitzaigun.

- Kaixo neskatxak, zer egiten duzue zuek hemen?

Nereak eta biok, dardarka, honela erantzun genion:

- Baloia erori zaigu eta bila etorri gara.

Hostotxo oso pozik zegoen. Bere amak Zuhaitz izena zuela esan zigun eta aita basozainek moztu zutela.

Hostotxok guri baloia galdu zitzaigula entzutean gurekin etorri zen baloi-bila. Bidean gindoazela arrano beltzak ikusi genituen eta, haietako batek gure baloia zeukala ikusi nuenean, bi aldiz pentsatu gabe bere atzetik joan nintzen. Nerea eta Hostotxo ere korrika nire atzetik. Ni toki beldurgarrienetara sartu nintzen eta Nerea eta Hostotxo ere bai

- Arrano beltzak! Arrano beltzak! gure baloiarekin ari dira jolasean, Maialen -esan zidan Nereak.

Arnasestuka arrano beltzen atzetik joan ginen eta konturatu gabe kobazulo ilunera sartu ginen. Bat-batean, ezer ikusten ez genuela jarri ginen eta Nereak bi begi ikusi zituen. Mamuta zen, Hostotxoren laguna eta harrituta gelditu zen Hostotxo han ikusteaz. Guk, pasatu zena kontatu genionean, berari jarraitzeko esan zigun eta laku batera eraman gintuen. Lakuan mamut gehiago zeuden eta denok arrano beltz bihurrien atzetik joan ginen. Lakuaren erdira iritsi ginenean dinosauro asko ikusi genituen, mota desberdinetako mamut asko. Dinosauroak, mamuten eta Hostotxoren lagunak ziren eta denok batera arrano beltzen atzetik joan ginen. Hostotxok, Nereak eta hirurok mamuten gainean jarri eta baloia harrapatzea lortu genuen.

Urrutian argi txiki bat ikusi eta atzetik joanda herriaren beste muturrean azaldu ginen. Etxera iritsi nintzenean hanka bat hautsita nuela konturatu nintzen eta gurasoek etxean gelditzera behartu ninduten. Horregatik, asteazkena izan arren, etxean nago.

"ROMELIKA"

FaLang translation system by Faboba