• Gizarte Zientziak

  • Gorputz Hezkuntza

    Gorputz Hezkuntza

  • Hezkuntz Proiektua Andramendi

       

    Ikastolen Elkartean lantzen ari garen hezkuntza eta curriculum proiektuak Euskal Curriculumaren proiektuetan du abiapuntua. Hezkuntza prozesu iraunkorra da, pertsonen bizitzako hainbat etapatara zabaltzen da, eta bere xedea da gizakiaren konpetentziak maila guztietan garatzea ahalik eta gehien, subjektu indibidual eta herritar aktibo gisa, bai eta konprometitua ere gizartearen garapenarekin eta ingurumenaren garapen jasangarriarekin. Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak oinarrizko konpetentziak garatuz lortzen dira. Hortaz, Oinarrizko Hezkuntza osoaren ikuspegitik, Euskal Curriculumaren garapenerako hautatu den hezkuntza-eredu pedagogikoaren baitako curriculum-diseinua egin da.

    LOMLEk euskal hezkuntza sisteman duen eraginari buruz EHIk duen iritziapartekatzen dugu. Bestalde 2020ko Dekretuek orain arteko ibilbidean hainbat eraldaketa bultzatu nahi dute, eta bere ezarpena pandemia garaian hein batean baldintzatu badu ere, hasia da. Hona Heziberri 2020deritzon marko orokorra. Beasaingo Ikastola, 1996az gerozttik, Hezkuntza proiektuaz aritu da proiektiuak garatuz: Hezkuntza Proiekttuka deitu izan dugun markoaren baitan. Eta 2018-19az geroztik. DEI ( Denoi Erakusteko Ibilbideak) izeneko proiektua ezarria du, dagoeneko,

  • Hezkuntza Proiektuka

    Geure irakaskuntza filosofia eraikitzailea da, jakinduria itxi bat transmititu ordez, jakinguraz mundua eraikitzea dugu helmuga. Eta mundu hori elkarrekin eraikitzea hezkuntza-komunitate osoaren partaidetzaz. Horretarako haurrek egiten dituzten galderei eta hausnarketei bidea emanez lan egiten dugu, haurra bera dagoelarik ikasketa-prozesuaren muinean, eta ez eskola-materiala.

  • Ikastola Inklusiboa eta Gela Irekia

    IKASTOLA ANITZA : GELA IREKIAren HELBURUak

  • Irratsaioen historia

    1996-97an hasi eta 2001-02 bitartean bi irratsaio egiten genuen astean SEGURA IRRATIAN. Txiki-Txokoeta Musika Klasikoaren Giltzak.  Lehen Hezkuntzako ikasleek egiten zuten lehen irratsaioa, eta DBHkoek bigarrena. Esperientzia haren berri eman zuen Hikasi aldizkariak. Hementxe irakur dezakezue.

  • ITZIAR FLORES. ZUZENDARI ORDEA

    itziar flores    
    Itziar Flores. Tutorea    

     

    1996an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Haur Hezkuntzako Irakaslea, EHUn eta Musikako erdi-mailako gradua, Zeharkako txirularekin. Kalitatean, euskal curriculumean, soziolinguistikan, arreta goiztiarrean eta ahozkotasunean formatua.

  • JOSEBE IRASTORTZA

       
    Josebe Irastortza    

     

    1996an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Aurretik Alkartasuna Lizeoko irakasle izan zen. Magisteritzan diplomatua , Euskal Filologia eta Frantzes Filologia sailetan. Soziolinguistikan, Adimen emozionalean, euskal curriculumean antzerkigintza eta ipuingintzan formatua. Agenda 21eko koordinatzailea.

    Bizitza osoan irakasle izan ondoren, Beasaingo Ikastolan jubilatu da.  ANDRAMENDI Koop. Elk.ko artezkaritza kidea izan da hainbat urtetan.

  • LEIRE ARRUEBARRENA

    leire arruebarrena    
    Leire Arruabarrena. Tutorea    

    2013an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan, bertan praktikak egin ondoren. Lehen Mailako Irakaslea, gerora entzumena eta mintzaira espezialitatean graduatua eta Haur Hezkuntzako graduatua da Gasteizko Magisteritza Eskolan. Haur psikologiako master propioa du.

  • LEIRE EZKERRA

    leire ezkerra    
    Leire Ezkerra. Haur Eskola    

    2013an Hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan.Haur Hezkuntzako goi- mailako heziketa zikloa burutu zuen Oianguren Institutuan. Emmi Pikler eta Pikler Loczyren ekarpenetan formatua. Beasaingo Ikastolako ikasle ohia da.

  • Natur Zientziak

  • NEREA DORRONSORO. LEHEN HEZKUNTZAKO KOORDINATZAILEA

    nerea dorronsoro    
    Nerea Dorronsoro. Tutorea    

    2012an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Magisteritzan diplomatua eta Psikopoedagogian lizentziatua da EHU-n.

  • NORA ORTEGA

    nora ortega    

    2008an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Teknikari Espezialista eta Teknikari laguntzaile tituluak dauzka. Haur Hezkuntzako Goi mailako Ikasketak. Haurren psikologian formatua.

     

  • NURIA CANO. INGELES IRAKASLEA

    nuria cano    
    Nuria Cano. Ingeles irakaslea    

    2008an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Magisteritzan Diplomatua, Atzerriko Hizkuntzan EHU-n. Diseinu grafikoan eta antzerkigintzan formatua.

  • SARA MUJIKA

    sara mujika    
    Sara Mujika.Tutorea    

    2005ean hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Haur hezkuntzako irakaskuntza Mondragon Unibertsitatean eta Lehen Hezkuntzako irakaslea Donostiako magisteritza eskolan. Euskal curriculumean, arreta goiztiarrean eta ahozkotasunean formatu da.

  • SORKUNDE ARBILLA

    sorkunde arbilla    
    Sorkunde Arbilla
       

    2012tik Beasaingo Ikastolan ari da lanean. Haur Hezkuntzako goi mailako Heziketa zikloa burutu zuen Ordiziako Oianguren Institutuan . Erizain Teknikari laguntzailea da eta Zeinu Hezkuntzan eta Psikomotrizitatean formatua.

    Urte askoz Beasaingo Ikastolan lankide izan dugu.  Momentu honetan ANDRAMENDI IRAKASKIUNTZA KOOP.ko  Zaintza Batzordeko kide da.
  • TERE IRASTORTZA. ZUZENDARIA

       
    Tere Irastortza. Zuzendaria
       

    1996an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Euskal FIlologian Lizentziatua, EHUn, eta Filologia Hispaniarrean Lizentziatua UNEDen. EFQMko ebaluatzaile, Kalitatean eta Kooperatiba kudeaketan formatua. Idazle Eskolako sortzailea, zuzendaria eta irakaslea eta Euskal Hizkuntza eta Literaturako intercampus- tutorea UNEDen.

    UNEDeko Filologia Klasikoa Saileko irakaslea.

    Zuzendaritza taldean parte hartzen dute berarekin Itziar Flores, zuzendari-ordeak, eta Nerea Dorronsoro Lehen Hezkuntzako koordinatzaileak, eta Alazne Gorrotxategi DBHko koordinatzaileak. Taldearen idazkari gisara parte hartzen dute baita Agurtzane Agirre, idazkari akademikoak eta Garazi Oihanguren idazkari iadministratzaileak.

  • UNAI URRETABIZKAIA

    unai urretabizkaia    
    Unai Urretabizkaia. Tutorea    

    2009an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Magisteritza ikasi du Atzerriko Hizkuntzan EHU-n. Hezkuntza fisikoan eta jolas kooperatiboan formatu da.

  • Zer da EKI?

    EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. Horretarako, Ikaselkarrek, material didaktikoa egin, kaleratu eta banatzeko Ikastolen Elkarteak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten enpresak, euskal curriculuma garatzen duten ikasmaterialak garatu ditu. Oraingoak, 2013-14 ikasturterako eskuragarri izango direnak, DBH 1erako egokitutako ikasmaterialak dira...

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

3.fw.png8.fw.png4.fw.png2.fw.png5.fw.png6.fw.png11.fw.png9.fw.png15.fw.png16.fw.png14.fw.png10.fw.png1.fw.png12.fw.png7.fw.png13.fw.png