Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 
erreala kilometroa    

Reala-Toulouse futbol partidua jokatuko da Kilometroak 13ren alde datorren uztailaren 20an arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Loinaz futbol zelaian. Partidu hau Realaren aurredenboraldiko lehen partidu garrantzitsua izango da, Frantziako lehen mailako talde indartsu baten aurka.

Ikastolen Elkarteak eta Real Sociedad fundazioak Kilometroen alde hitzartutako partidua da. Aurtengo edizioa Tolosan izanik, bertako Berazubi futbol zelaian jokatzen zen asmoa eta horretan saiatu da KMK13ren antolakuntza, Udala eta Tolosa CF. Berazubi futbol zelaia obretan dago eta Campezo eraikuntza enpresak ahalegin handia egin du obrak bukatzeko eta lortu du amaitzea, baina segurtasun neurriengatik ezingo da oraindik partidurik jokatu bertan. Hori dela eta, azkenean partidua Beasainen jokatu beharko da. Hala ere, Kilometroak 13ren antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie guztiei egindako ahaleginengatik.

Beraz, mundu guztia Beasaina joatera animatzen dugu. Sarrerak salgaidaude Tolosan Ahora dendan eta 66 eta Ikatza tabernetan eta Beasaingo Tti-tta tabernan. Egunean bertan Loinaz futbol zelaian egongo dira salgai 15 eurotan tribuna, 10 eurotan orokorra eta 5 eurotan 8 urtez azpiko haurrentzat.

BEASAINGO IKASTOLAko ikasleok, joan Ikastolako elastikoarekin edo Kilometroetakoekin ยก

FaLang translation system by Faboba