Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 
gorozika3    

Otsaila urteko hilabete laburrena dela jakina da, baina Beasaingo Ikastolan luze egin zitzaigun. Izan ere, denak irrikitan ginen Gorozikara joateko. Azkenean iritsi zen eguna! Otsailaren 27arekin batera han abiatu ziren LH 3. 4. 5. eta 6. mailakoak maleta handia hartuta Urdaibai inguruan hiru eguneko abentura bizitzera. Eta aze abentura!

Iritsi bezain agudo, bertako begiraleek Natur Eskolako bizikidetza arauak azaldu zizkiguten. Logelak antolatu, trasteak utzi, bazkari ederra egin eta arratsaldean Gorozika herri kaxkoa ezagutu genuen. Jolastu, jolastu, jolastu, tartean meriendatu, berriro jolastu eta jolasten jarraitu ondoren, konturatzerako iritsi zen afaltzeko ordua. Baita horrenbeste desiratutako diskofesta ere. Aze izerdiak atera genituen! Hori bai, 23:00etan denak ixilik, lo, jakinaren gainean baikinen, hurrengo eguna ekintzaz beteta izango genuela.

Eta pilak karga-karga eginda jaiki ginen. Motxila bizkarrean hartu, hotzetik eta haizetik babesteko arropak jantzi eta autobusak Sukarrietara eraman gintuen. Lehenik hegaztien behatokira joan ginen. Hantxe pasa genuen goiza. Artean, goizeko 11:00ak aldera iritsi ziren Gorozikara 1 eta 2. mailako lagunak. Hamaiketakoa egin, logelatan antolatu eta etxeko arauak azalduta Gorozika ezagutzera abiatu ziren. Lagun izan genuen momento oro Tobi, etxeko txakurra. Hark bai zaindu etxeko ataria! Laster iritsi zen bazkaltzeko ordua ere! Indarberrituta etxe ondoko frontoian hainbat jolas egin ostean, material berrerabilgarriarekin karpetak egiteko tailerrean lanean aritu ziren burubelarri. Txokolate ogitartekoa jan ondoren, mozorrotzeko aukera izan zuten ikasleek. Beraiek bakarrik ez, Tobi gaixoa ere mozorrotu zuten! Horretan ari zirela iritsi ziren Urdaibaiko paduretatik gainerako lagunak. Azkenean denak batera ginen! Dutxatu, pijama jantzi, bapo afaldu eta berriro diskofesta! Hori da hori gerria mugitzeko gaitasuna! Logeletan gaua pixka bat luzatu bazitzaigun ere, berandu baino lehen lo ginen denak. Nekea pilatzen hasia zen.

Hurrengo egunean gosaldu eta bi taldetan banatu ziren ikasleak. Gazteenek ogia egin zuten eta bigarren eta hirugarren ziklokoek bezperan hondartzan bildutako maskorrekin eskulanak egin zituzten. Bazkaltzera jaitsi ginerako prest genituen jada motxila eta maleta guztiak. Nahi baino azakarrago iritsi zitzaigun etxera itzultzeko garaia. Pozik joan ginen hala ere aita eta amaren altzora, eta sekula ahaztuko ez zaizkigun oroitzapen politekin.

Ikusi Argazkiak...

FaLang translation system by Faboba